XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez, bada, regionalismo exclusivista bat, ikusi dugunez, baizik regionalismo bat generoso y elevado que busca en la desintegración de nuestras frágiles nacionalidades [Estatuak] la base de una futura integración más honda de los pueblos (1899) 68 M. M. URRUTIAk aipaturiko pasarte argitaragabea. cfr, Evolución del pensamiento politico de Unamuno, Bilbao 1997, 110.

Kontua da, hori utopikotzat ala metafisikotzat hartu behar den kasu honetan.

Arrazoi nagusi-nagusi bi dago, edo azken finean bat, pentsamendu hau abertzalea ezin izateko, eta funtseanago Unamunoren pentsamendua ezin izateko egiaz politikoa.

Historiaren ikusmoldea bera da.

Baina honek hainbat aspektu inplikatzen du, bi oso orokor bakarrik aipatuko dut nik orain.

a) Bat da, Unamunoren historiaren filosofia kontenplatiboa dela: marraskilo baten organismoa ikertzen duen zientzia positibo neutral baten maneran, kanpotik bezala, begietsi egiten du (egin ahal uste du!) bilakaera historikoa.

Ez bakarrik ez du izan nahi, baizik ezin da izan historian interbenitzeko ekintza-teoria bat, debekatu egiten du interbenitu gura izatea.

Izan ere, teoria honek espreski aitortzen duenez (eta bere buruaren konprentsioa adierazten du horretan), historia ez dute ideiek eta teoriek, ez giza asmoek, nondiknoratzen, bere halabeharrezko bidea beti barrutik determinaturik ibilki.

b) Bigarren arrazoia espezifikoki Euskal Herriari dagokio.

Gomuta orain hasieran aipaturiko etnologiaren eta historiaren arteko diferentzia hura.

Historiaren aldean intrahistoriari halako balio kasik esklusiboa ematen bazaio, azkenean lorpen historikoek (autogobernuak berak, politika guztiak finean) axalekoa beste inportantziarik ez dauka.

Euskal Herriaren inportantzia guztiak intrahistorikoa dirudi, ordea, Euskal Herriak historiarik ez dauka.

Unamunoren terminoetan, Euskal Herria natura da, ez historia.

Beraz; Euskal Herria eternoa, etab., bai, bada (historiaurreko eta historigaindiko edo pekoa, nahiago dena), esentzia bat, izpiritu edo arima bat; baina errealitate historikorik ez du bere propioa, historigintza prozesuko (Euskal Herria gainditzen duten) momentu ezberdinetan bera naturaren manifestazio bat izatekoa ez bada, edo bestek dagien historigintzan (Gaztelak, Elizak) parte hartzekoa.

Badago gero bigarren arrazoi honekin batera funtzionatzen duen beste zerbait, eta da, Euskal Herria, oso-osoki ez bada ere, funtsean Euskal Herri baserritarrarekin identifikatzen dela.

Euskaldunak (nekazariak) natura dira eta naturarekin bateginda bizi dira (inconcios del progreso)